Soraluzeko bikotea maila onean
Atxotegi eta Aldapek bikote sendoa direla erakutsi dute iluntzeko partiduan eta ez diete aukerarik eman Amurrioko bikoteari. Landaluze eta Murga frontoian ezin kokatutarik ibili dira partidu osoan zehar eta ezin izan dute aldea murriztu. Aitor Atxotegik 15 tanto egin ditu eta horietatik 5 sakez lortu ditu Soraluzeko aurrelariak. Aldape fin ibili da atzean Amurrioko atzelaria atzeko koadroetan mantentuz eta partidu osoan zehar pilota bat besterik ez du galdu. Bikote ona dela erakutsi dute Soraluzetarrek zaleen aurrean eta hurrengo jardunaldietan tentuz jarraitzeko bikotea dela argi utzi dute.
Markagailua: 1-0/1-1/2-1/3-1/4-1/5-1/6-1/6-2/7-2/8-2/9-2/10-2/11-2/12-2/13-2/14-2/15-2/16-2/17-2/18-2/18-3/19-3/20-3/20-4/20-5/21-5/22-5
Patxada falta izan zaio Gorkari
Parekaturik hasi da partidua Gorka Santamari eta Ander Fullaondoren artean. Sake-errematean asmatu dute tarteka pilotari biek eta tantoak alde-banatara joan dira 12-12ko berdinketararte. Hortik aurrera Amurrioko pilotaria, pilotari ematen hasi da eta Gorkak zalantza asko izan ditu sakeak erantzuterako orduan. Zalantza horiek baldintzatu dute partidua eta Amurrioko pilotaria zuzenean 22 tantoetaraino joan da.
Markagailua: 1-0/2-0/3-0/3-1/3-2/3-3/4-3/4-4/4-5/4-6/5-6/6-6/7-6/7-7/7-8/8-8/8-9/9-9/10-9/11-9/11-10/11-11/11-12/12-12/12-13/12-14/12-15/12-16/12-17/12-18/12-19/12-20/12-21/12-22.
Alebinetan Mikel eta Aimarrek 18-14 galdu dute Zumaiako bikotearen kontra