Jurgik hiru puntuak eman dizkio taldeari

Gaizka Azkarate 2016ko ots. 15a, 10:42

Sora “A”k garaipen handia lortu zuen Ezozin Zestoari azken minutuetan irabazita. Sora “B”k sendo jarraitzen du kopako lidertzan Urolaren kontra 0-3 irabazi ostean. Jubenilek  eta infantilek aldiz galdu egin zituzten beraien partiduak./Argazkiak:Jokin Ruiz

Gorengoen Erregional maila
Taldeak: Soraluze “A”  2-1 Zestoa
Goleatzailea: Jurgi Rascon (2)
Sailkapena: 4.34punturekin
Luzapenean irabazi du partidua Sora “A”k (2-1)
Lehen zati oso nahasia Ezozi futbol zelaian Soraluze eta Zestoaren artean. Euria barra-barra eta berdegunea ez zegoen futbolean jarduteko baldintza onenetan. Hori dela eta lehen zatian gol aukera gutxi eta are joko gutxiago. Baloia alde batetik bestera erabili dute talde biek norabide jakinik gabe.
Bigarren zatian iritsi dira arratsaldeko hiru golak. Hasi eta bereala egin du Zestoak bere gola epaileak pitaturiko penaltia baliatuz (0-1). Etxeko taldeak burua jaso eta aukerak sortzeari ekin dio. Zestoa jokalari bat gutxiagorekin geratu da epaileak jokalari bat egotzi ostean. 30.minutuan Jurgik  berdindu  du partidua penaltiz (1-1).  Aukerak bata bestearen atzetik sortzen ari zen etxeko taldae eta partiduaren luzapenean Jurgik mahisutasunez erramatatu du buruz Casadok ateratako kornerra garaipena lortuz. Soraluzeko “A” taldea 4. da sailkapenean eta datorren astean Urolari hirugarren postua kentzen saiatuko da Urolari bere etxean irabazita.
1go Erregional maila KOPA
Taldeak: Urola 0-3 Soraluze “B”
Goleatzaileak: Mikel “Letu” (1) eta Argoitz Ariznabarreta (2)
Sailkapena:1. 12 punturekin
1go Jubenilen maila IGOERA FASEA
Taldeak:    3-1 Soraluze
Goleatzailea: Mauri
Sailkapena: 4.10punturekin
1go Infantilen maila
Taldeak:Burumendi 12-1 Soraluze
Sailkapena: 4.21 punturekin
Sora "A" eta Zestoaren arteko partiduko irudiak. Argazkiak: Jokin Ruiz