Irene Alvarezek irabazi du Gasteizko XIII. Boulderra

Gaizka Azkarate 2016ko ots. 12a, 12:01

Irene Alvarez plaentxiar eskalatzaileak Gasteizko Estadio fundazioak antolatutako XIII. Boulder proba irabazi zuen joan zen asteburuan. Jon Arrietak -jatorriz bergararra eta gaur egun Soraluzen bizi denak- 8. postua lortu zuen. Argazkiak:Eutsi-Zak.

Irene Alvarezek urteko lehen garaipena lortu du Gazteizen. Urteko lehen boulder proba  Joan zen asteburuan izan zen asteburuan Gasteizen jokatu zena. 51 eskalatzailek hartu zuten parte, horietatik 23 emakumezkoak eta 28 gizonezkoak izan ziren. Tartean Irene Alvarezek garaipena lortu zuen emakumezkoen elite mailan. Jon Arrietak 8. egin zuen gizonezkoen elite mailan.

Epaimaikideek Irene Alvarezen "eskarmentua, kemena eta eskalatzeko dotorezia" azpimarratu zituzten. Hurrengo prob a2016ko Boulder ligako Hegoalde gizarte etxean jokatuko dute Otsailaren 20an.

Sailkapena

Elite maila (emakumezkoak)

1- Irene Álvarez

2- Olaritz Arakama

3- Irantzu Porres

Elite maila (gizonezkoak)

1- Adrián Donnay

2- Borja Donnay

3- Ander Campos

8- Jon Arrieta

Iturria (informazioa eta argazkiak):Eutsi-Zak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.