"Potatoak", "Un dos tres" eta "Pailazoak" taldeek jaso dute bozka gehien

Erredakzioa 2016ko ots. 9a, 00:08

Atzo gauerdian amaitu zen internet bidezko mozorro lehiaketan bozkatzeko epea. Hiru taldeok izan dira bozka gehien jaso dutenak: Potatoak, Un dos tres eta Pailazoak.

Guztira, 34 taldek hartu dute parte lehiaketan, joan den zapatuan Kontzejupeko photo callean argazkia atera ondoren. Domeka arratsaldean zabaldu genuen bozkatzeko aukera, atzo gauerdira arte, eta Potatoak (1564 bozka), Un dos tres (1515 bozka) eta Pailazoak (558 bozka) taldeek  jaso dute bozka gehien. Orain, webgunean jasotako bozkak udaletxeko Aratoste batzordeak izendatutako epaimahaikoari bidaliko dizkiogu eta berak erabakiko du sariak nori eman. 

Sariei dagokionez, konpartsa edo talde mailako hiru sari banatuko dira; 150 euro, 100 euro eta 50 eurokoak eta ondoen girotutako denda eta tabernarendako berriz, 100 euroko sari bana. 

 

Erlazionatuak

Azken emaitza (sailkapen osoa)

Erredakzioa 2016 ots 09 Soraluze