Jakin badakigu erabiltzaile batzuk behin baino gehiagotan eman dutela bozka eta beraz jasotako bozken argazkia ez dela guztiz fidagarria. Gure hornitzaile teknologikoak jakinarazi digu interneten ia ezinezkoa dela iruzurra saihestea eta halakoak webgunerik garrantzitsuenetan ere gertatzen direla. Atera dugun ondorioa honakoa da: interneten bozketak justuak izan daitezen beharrezkoa da jendeak garbi jokatzea. Eta horixe da, hain zuzen, hemendik aurrera Plaentxia.eus-etik bozketetan parte hartuko duten herritarrei eskatu nahi dieguna.
Aldez aurretik, zorionak irabazleei eta eskerrik asko lehiaketan parte hartu duzuen guzti-guztioi. Gora Aratosteak!