Aurtengo aurrekontua onartuko dute gaurko udalbatzarrean

Erredakzioa 2016ko urt. 26a, 09:25

GAur, arratsaldeko 19:00etan egingo dute udalbatzarra eta aurtengo aurrekontuen bozketa izango da gai zerrendako puntu nagusia. Udal gobernuak ez du arazorik izango aurrekontuak onartzeko,  EAJk eta PSE-EEk gehiengoa osatzen dute eta (6 zinegotzi). 

Erabakigarria ez den arren, ikusgai dago EH Bilduk zer bozkatuko duen. EH Bilduk jakinarazi duenez, gaur arratsaldean bere militanteekin egingo duen batzarrean erabakiko du bere bozka. Batzarrean EAJ eta PSE-EErekin izandako negoziazioren berri emango duela jakinarazi du.

Udal gobernuak ez du aurreratu biharko udalbatzarrean aurkeztuko diren aurrekontuen inguruko xehetasunik. Bai ostera, biharko udalbatzarrean landuko diren gaiak:

Aztergaien zerrenda

1.- 2015eko azaroaren 19ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.

2.- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

3.- 2016. urterako aurrekontua.

4.- 2016. urterako aurrekontuaren exekuzio-araua.

5.- 2016. urterako plantilla organikoa.

6.- 2016. urterako lanpostuen zerrenda.

7.- Legegintzaldirako kudeaketa plana (2015-2019).

8.- Udalerri honetako Bake Epaile titularra eta ordezkoa hautatzea.

9.- Juan Carlos Larreategi Jauregi jaunak egindako bere jabetzako “Loralde-Sagasti” eta “Elordi” izeneko lursailen doako lagapena onartzea.

10.- “Gizaburu” izeneko landa-lursaila erostea udalerri honetako Goenetxe-etxetxo baserriaren jabeei.

11.- Gizaburu” izeneko landa-lursaila erostea Juana Ibabe Errasti andreari.

12.- Etxegabetzeak saihesteko jarduera-protokoloa.

13.- Larrialdietako etxebizitza esleitzea.

14.- Sakeleko telefono bidezko aldi bereko itzulpen eta interpretazio zerbitzura atxikitzea, etorkinei eta gizarte zerbitzuei zuzendurikoa.

15.- Eskari eta galderak.