2016/01/26 18.30ean hasiko da
BatzarraGaur arratsaldean egingo duten batzarrean 2016ko udal aurrekontuen inguruan EAJ eta PSE-EErekin izandako negoziazioen berri emango diete euren militanteei eta bertan erabakiko dute biharko udalbatzarrean ze bozka eman. Espainiako hauteskundeen emaitzak eta ostean sortu den egoeraz ere jardungo dute.
Batzarra, gaur, urtarrilak 26, martitzena, arratsaldeko 18:30ean egingo dute kiroldegiko erakusketa gelan.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.