Luzapenean berdindu du partidua etxeko taldeak

Gaizka Azkarate 2016ko urt. 23a, 18:38

Sora "A"k azken minutuan sartu du berdinketaren gola futbol gutxiko partidu batean. Sora "B"k lidertza galdu du Zizurkilen 3-2 galdu ostean.Infantilek 7-0 galdu dute Deban. Jubenilek 5-3 hartu zuten mendean Lengokoak taldea .

Gorengoen erregional maila

Taldeak: Soraluze "A" 1-1  Zumaiako

Sailkapena: 6. 28 punturekin

Puntu bat talde bakoitzarentzat.

Ezozi futbol zelaira gerturatu diren futbol zaleek ezin izan dute partidu on bat ikusi Soraluze "A" eta Zumaiakoren artean. Lehen zatian etxeko taldea nagusi izan da eta futbolean jokatzen saiatu den arren ez dute baloia lurrean erabiltzeko betarik izan eta areaz kanpoko jaurtiketekin ahalegindu dira Zumaiakoren atea zulatzen. Joko guztia goitik joan da eta Jurgi jan eta jabe ibili da aurkariekin jauzi guztiak irabazita. Lehen 45 minutuetan ez dute aukera garbirik egin.

Bigarren zatia gogotsu hasi dute etxekoek eta bazirudiean eraberrituta atera direla aldageletatik. Kontuak kontu, 3. minutuan Zumaiako erdilariak gol aparta egin du areaz kanpotik (0-1). Hurrengo minutuetan Zumaiako atezaina izan da protagonista nagusia hiru geldiketa garrantzitsurekin. Cabori egin dioa lehena 30. minutuan, Txatori bigarrena 35.ean eta Txikiri azkena 46.minutuan. Partidua luzapenean  zegoenean Isusik baloia atera du, Zumaiako atezainak huts egin du baloi hori hartzerakoan eta Jon Laskurain gaztea agertu da zelai guztia zeharkatu eta ostean atezainaren hutsa baliatuta berdinketaren gola egiteko (1-1).

1go Erregionalren maila KOPA

Taldeak: Danena 3-2 Soraluze "B"

Goleatzaileak: Uriguen(1) eta bere atean (1)

Sailkapena: 2. 6 punturekin 

1go Jubenilen maila IGOERA FASEA

Taldeak: Soraluze  5-3  Lengokoaak

Goleatzaileak: Imanol Etxeberria (1), Xabier Gil (1), Koldo Aragon (1) eta Ion Perez (2)

Sailkapena: 7. 6 punturekin

1go Infantilen maila

Taldeak: Amaikak Bat 7-0 Soraluze

Sailkapena:4. 18 punturekin