Sora futbol taldeak agurrik beroena eskeini nahi izan zion Jose Alberto Oregi "Joseto"-ri

Gaizka Azkarate 2016ko urt. 18a, 12:18

Soraluzeko infantil-en  eta Sora "B"ren partiduetan joan zen astean zendu zen Jose Alberto Oregi "Josete"-ren omenez minutu bateko isilunea gorde zen eta jokalariek besokoak eraman zituzten elastikoan. Bi urtez soraluzeko zuzendaritzaren parte izan zen eta jokalari baten aita zen. Sora "A"k bana egin du Legazpin, Infantilek 1-3  eta jubenilek 0-2 galdu dituzte beraien partiduak.

1go erregional maila KOPA

Taldeak: Soraluze C.F "B"   4-2 Eibartarrak 

Sailkapena: 1go. 6 punturekin

4 gol eta lidertza Sora "B"rentzat

Partidua ondo  hasi zen etxeko taldearentzat eta lehenengo 10 minutuetan beraienak izan ziren aukera nagusiak. Jokin-ek gutxigatik ez zuen baloi bat buruz errematatu eta ondoren berak egindako jaurtiketa bati ondo erantzun zion Eibartarrak-eko atezainak. Lehen gola aldiz kanpokoentzat izan zen Soraluzeko defentsaren huts bat aprobetxatuz (0-1). Hortik gutxira lortu zuten etxekoek berdinketa. "Txato"k gogor botatako falta baten aldaratzea Oregiren hanketara iritsi, honek erdiratu eta Uriguen-ek sare barrura (1-1). Lehen zatia amaitzear zela Soraluzeko atezaina eta defentsaren arteko gaizki ulertu baten ondorioz kanpokoen bigarrena iritsi zen (1-2).

Bigarren zatian etxekoak gogor zelairatu ziren eta partiduari buelta emateko gai izan ziren. 18.minutuan berriz  "Txato"k gogor botatako jaurtiketa baten aldaratzea baliatu zuen Jokin-ek berdinketaren gola egiteko (2-2). 26. minutuan aldiz Jokin izan zen atezainaren huts baten ostean "txato"ri goleko pasea eman ziona (3-2). Partiduaren ondarrean zelairatu berria zen Aritz Aranberrik egin zuen etxekoen laugarren gola (4-2). Soraluze "B" taldeak tinko jarraitzen du kopako lidertzan eta Danena K.E-aren kontra jokatuko du datorren astean.

Gorengoen erregional maila

Taldeak: Ilintxa 1-1 Soraluze "A"

Sailkapena: 4. 27punturekin

Aukera ona galdu zuen Sora "A"k Legazpin

Partidu osoa hutsean igaro ostean bazirudien puntu banaketa egongo zela talde bien artean. Baina futbolean ezin da azken txistua entzun arte amore eman eta Jokin Bakero, Soraluzeko jokalariak 90. minutuan egin zuen kanpotarren gola (0-1). Hiru puntuak Soraluzera bidean ziren orduan baina 92. minutuan etxeko taldeak berdinketaren gola sartu zuen (1-1). Partiduraren hondarrean, 94. minutuan, epaileak penaltia pitatu zuen Soraluzeren alde baina huts egin zuten eta instante horretan amaitu zen partidua. Soraluzek Zumaiako hartuko du asteburuan Ezozin.

1go Jubenilen maila IGOERA FASEA

Taldeak: Astigarragako Mundarro FKE 2-0 Soraluze C.F

Sailkapena: 10. puntu batekin

1go infantilen maila

Taldeak: Soraluze C.F 1-3 Ikasberri K.E "A"

Sailkapena: 4.18 punturekin

2. urteko alebinek 9-2 irabazi zuten Elgoibar taldearen aurka

Infantilen partiduko argazkiak: Gaizka Azkarate / Sora "B" taldearen argazkiak: Jokin Ruiz