Atxotegi eta Bolinaga nagusitu dira gaur frontoian (22-7)

Gaizka Azkarate 2016ko urt. 16a, 20:36

Ezinean ibili dira Garralda eta Landibar Ultzamako bikotea partida osoan zehar. Aurrean Aitor nagusi eta atzean serio aritu da Ibai. Aldapek 22-9 irabazi dio Olaizolari. Biak Liga Vasca txapelketako partiduak izan dira.

Urtarrilak 16, zapatua

PELOTA

Liga Vasca txapelketa

Buruz-buru: Aldape 22-9 Olaizola

Binaka: Atxotegi-Bolinaga 22-7 Garralda-Landibar

Landutako partidua irabazi dute Soraluzetarrek

Markagailuak bestelakorik ematen duen arren erruz lan egin behar izan dute Soraluzeko bi pilotariek. Tanto luzeetan tantoa alde amaitzen jakin dute eta amaitzeko aukera zegoenean Aitorrek aurrean errematatzen asmatu du. Aitor aurkaria baino gehiago izan da eta jokaldia egiten hasi den ia guztietan tantoa urdin izan da. Sakez bi egindako izan ditu eta opari gutxi egin ditu. Atzean Ibai eroso ibili da peloteoan eta pilota asko gozatu ditu azken koadroetaraino. Ez du apenas pelotarik galdu eta Aitorren bizkarra zainduta izan du uneoro.

Ultzamako bikotea saiatu da partidua gogortzen baina ez dute asmatu. Aurrean Garralda jokaldia egitera sartu denean Aitorren defentsa balekoa izan da guztietan. Partida osoan zehar markagailuan aurretik joan dira Soraluzekoak eta ondo hasitakoa ondo amaitzen jakin dute.

Markagailua: 7-0/7-1/8-1/8-2/9-2/10-2/11-2/11-3/12-3/13-3/14-3/15-3/16-3/16-4/16-5/16-6/16-7/17-7/18-7/19-7/20-7/21-7/22-7