Gallas eta Heriz-ek nagusitasun osoz irabazi zuten 25-7

Gaizka Azkarate 2016ko urt. 16a, 14:05

Urnietako bikotea ez zen aurkari izan Soraluzeko bikotearentzat. Udaberri pala txapelketan diharduen Soraluzeko beste bikoteak ere, Ximun eta Asierrek, 25-8 irabazi dute zapatu goizean. Pilotari dagokionez Aimar eta Mikel-ek 18-16 irabazi zuten partiduari buelta eman eta gero.

Urtarrilak 15, barixakua

PALA

Udaberri pala txapelketa

Taldeak: Gallas-Heriz  25-7 Urnieta3

Pala erakustaldia eskeini zuten etxekoek

Gallas eta Heriz-ek ez zuten aurkaririk izan bart Soraluzeko frontoian. Hasieratik Urnietako bikotea nahieran erabili zuten frontoian 14-3ko errenta lortuz. Heriz-ek atzean opari gutxi egin zituen eta kalitatezko tantorenbat edo beste egitera ere ausartu zen. Gallas-ek aurrean nahi izan zuena egin zuen; bi paretak, dejadak txokoan, zabalean utzitakoak, erreboterainoko pilotak...tanto ederrak ikusi zituzten bertaratutakoek. Partiduaren amaieran 25-7 Soraluzeko bikotearen alde eta bigarren garaipena erreskadan Udaberri txapelketan.

PELOTA

Infantilak

Taldeak: Mikel Gallastegi- Aimar Marquez 18-16 Unai Algarresta-Mikel Aranburu

Azken tantoa egin harte ez zuten amore eman Soraluzetarrek

Partidua maldan gora jarri zitzaien Mikel eta Aimarri hasieratik. Oiartzungo bikoteak ez zuen lehen zatian pilotarik oparitu eta Soraluzetarrak huts asko egin zituzten. 6-14ko markagailuarekin dena galduta zegoela zirudien arren adorea eta pilotan jarduteko gogoak bultzatuta 18-16 irabaztea lortu zuten etxekoek. Ezker hormarekin sufritu egin zuen Mikelek baina bigarren zatian ondo eutsi zuen bere aurkaria. Unaik behetik gora egin zuen eta sakez egindakoei eta aurrean ongi amaitutako tantoei ezker Soraluzetarrak irabaztea lortu zuten.

Urtarrilak 16, zapatua

PALA

Udaberri Txapelketa

Taldeak: Urnieta1 8-25 Ximun Larrañaga-Asier Fernandez