Sora "A"k sendo jarraitzen du goiko postuetan

Gaizka Azkarate 2016ko urt. 14a, 16:05

Sora "A"k puntu bakarra lortu zuen Agorrosin zelaian Bergararen aurkako partiduan eta 5.na da sailkapenean. Sora "B"k  garaipenarekin hasi du kopa eta liderrak dira momentuz. Jubenilek oraindik ez dute garaipena ezagutzen igoera fasean eta infantilek 2-3 irabazi zuten Burumendiren kontra.

Gorengoen erregional maila
Taldeak: Bergara K.E  1-1 Soraluze “A”
Sailkapena: 5. 26 punturekin

Errespetu handiko partidua Agorrosinen

Lehen zati osoan zehar errespetua nagusitu zen bi taldeen artean. Partiduaren lehen minutuetan ez zen gol aukera garbirik izan eta talde biak aurkaria neurtzen jardun zuten. 30. minutuan Sorak egin zuen partiduko lehen gola zortea lagun. Sorak korner bat atera, Bergarako atezainek ukabilez urrundu, "Cabok" jaurtiketa egin eta aldaratzea “Txikiri” hanketan geratu zitzaion ate aurrean eta barrura sartu zuen (0-1).

Bigarren zatian etxeko taldea hortzak estuturik atera zen berdegunera eta aukera asko sortu zituen Isusi, Soraluzeko atezainaren, ate aurrean. Bergara aukera garbiak izaten ari zen eta lehenengo “txikik” eta ondoren “Casak” baloia gol marratik atera zuten 20.minutuan. Partidua amaitzear zela ematen zuen 3 puntuak Soraluzera ekarri zituela taldeak baina 45.minutuan Soraluzeko jokalarien arteko gaizki ulertu bat eta gero baloia Bergarako jokalari bati heldu zitzaion eta ez zuen barkatu (1-1). Partidaren amaiera puntua ontzat eman zuten bi taldeak partidua nola joan zen ikusita eta Soraluzeko taldea 5.na da sailkapenean 26 punturekin.

1go erregionalen maila KOPA
Taldeak Segura.K.E   0-2 Soraluze “B”
Sailkapena: 1go 3punturekin


1go jubenilen maila IGOERA FASEA
Taldeak: Soraluze 1-1 Vascnoia
Sailkapena: 9. puntu bakarrarekin


1go infantilen maila
Taldeak: Burumendi 2-3 Soraluze
Sailkapena: 4. 18 punturekin

Sora "A"ren partiduko argazkiak: Gaizka Azkarate

Sora jubenilen partiduko argazkiak: Jokin Ruiz