Herritar asko "Abstrakzioak" erakusketaren inaugurazioan

Erredakzioa 2016ko urt. 11a, 10:46

Joan zen barixakuan egin zen Alberto Ramirez eta Jon Errazu margolarien erakusketaren inaugurazio ekitaldia. Herritar asko hurreratu ziren margolanak ikusi eta egileen azalpenak entzutera. Erakusketa zapatura arte izango da ikusgai. 

Jende asko batu zen barixakuan Ramirez eta Errazuren erakusketaren inauguraziora: senideak, lagunak, ezagunak, udaletxeko ordezkariak… Aretoa jendez beteta zela hartu zuen hitza Alberto Ramirez margolariak eta eskerrak eman zizkien hurreratu ziren denei, bereziki Udalari eta komunikabideei “artearen zabalpen eta promozioan laguntza ematearren”. Albertok Jon Errazuren lana eta ibilbidea goraipatu zituen eta azpimarratu zuen belaunaldi ezberdinetakoak izan arren euren lanak erabat osagarriak direla. Jonek bere aldetik eskerrak eman zizkion Albertori elkarrekin erakusketa osatu ahal izateko aukera emateagatik.

Zapatura arte zabalik

Bisitatu nahi duenak badu aukera oraindik. Erakusketa zabalik izango da aste osoan zehar -urtarrilaren 16ra bitartean-, astegunetan 19:00etatik 20:30era bitartean eta zapatuan 12:00etatik 13:30era. Gainera, Jon Errazu bera dago erakusketaren zaindari lanetan.

 

Erlazionatuak