Alderdi sozialistako kideek larrosak banatu dituzte merkatuan

Erredakzioa 2015ko abe. 10a, 12:47

PSE EE soraluze-1

Gaur goizean Miren Gallastegui Gipuzkoako PSE-EEren senaturako hautagaia merkatuan izan da larrosak banatzen. Berarekin batera izan dira Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusia, Patricia Borinaga zinegotzia, Soledad del Bosque alderdikidea eta alderdi sozialistako zenbait militante ere.

Herritarrei larrosa bana eskaintzearekin batera, botoa PSOEri ematea eskatzen duen eskuorriak ere banatu dituzte. Bertan, Pedro Sanchezek Espainiarendako proiektu sendoa duela aipatzen du, ondorengo aldaketa konkretuak bultzatzeko: "modu justuan hazi eta enplegua sortzeko, desberdintasunak murrizteko, pentsio duinak bermatzeko, eskubide eta askatasunak berreskuratzeko, gardentasunez gobernatu eta ustelkeria ezabatzeko, aniztasunean elkarrekin bizitzeko, kalitatezko zerbitzu publikoak izateko eta Espainia moderno eta batu bat izateko".

PSE EE soraluze-2

PSE-EErena izan da herrian egin den hauteskundeetako lehen ekitaldia. Kanpaina abenduaren 4an hasi zen eta abenduaren 18an amaituko da.