Eman bizia, erosi herrian leloa udaletxeko balkoian esekita hasi zuten merkatariek Bizikale azokaren V. edizioa, jai giroko eguna antolatzearekin batera, herriko merkatarien eskaintza ezagutarazi eta herritarrak herrian kontsumitzeak duen garrantziaz kontzientziatzea baita azokaren helburu nagusiena.
Goizean dozenaren bat merkatarik herriaren erdigunean jarri zituzten erakusmahaiak, bakoitzak bere zerbitzuen eta produktuen berri emateko. Merkatarien pozerako, eguzkia bistan izan zen goiz guztian zehar eta herritar dezente hurreratu zen azokara. Arratsaldeko kaskara batzeak ikusmin handia piztu zuen eta osteko pintxo potean ere jende asko ibili zen tabernetan.
Hona hemen kaskara-batzean egindako denboren zerrenda:
SAILKAPEN -TXANDA
Ainara Muga - Alberto Calderon 11´59"
Garazi Arizaga - Suar Aizpuru 12´36"
Cris Jacas - Iñaki Goenaga 11´02"
Monica Rodriguez – David Rascon 11´55"
FINALA
Cris Jacas - Iñaki Goenaga 11´30"
Monica Rodriguez – David Rascon 12´17"
Zozketa: 140 euroko kontsumo-bonoa Ainhoa Ibarzabali egokitu zitzaion.