Euskaltzaletasunaren bizi-poza herri osora zabaldu du Korrikak

Erredakzioa 2015ko mar. 23a, 20:05

Korrika Soraluze 18

Abiadura handian pasatu baldin bada ere, irudi ederrak laga dizkigu 19. Korrikak herrian, euskalzaletasunak pizten duen ilusioaren erakusgarri. Dudarik ez dago etorkizunean ere pausu handiak emango ditugula euskararen bide ederrean, bakoitzak ahal duenetik emanez gero. Gozatu orain Fernan Oregin eta Pil-pileaneko kazetariok harrapatu ditugun irudiekin. Aurrera EUSKAHALDUNAK!

Astelehenean 17:35ean helduko da Korrika herrira aurreikuspen ofizialaren arabera. Eibartik etorriko da eta Elgoibarrera joango da gero. Aurretik, 15:00etan Korrika txikia egingo dute gaztetxoenek eta 16:45ean dantza-beroketa saioa antolatu dute Plaza Zaharrean.

EUSKAHALDUN leloarekin, bakoitzak ahal duenetik eginda Euskal Herria euskalduntzeko gai izango garela dio Urepelen hasi eta Bilbora doan 19. Korrikaren mezuak. Herrian lekukoa eramango duten herritarren zerrenda sartu dugu. Korrika pasatu ostean, argazkiak eta bideoak. 

 

Hauek dira arratsaldean Korrikaren lekukoa herrian zehar eramango duten herritarrak:

 

PILPILEAN Euskara Elkartea eta AEK
Arianne Unamuno eta AEK-ko ikaslea

 

TXURI URDINAK
Nerea Atxotegi

 

LAB
Jone Alberdi

 

BIZIKALE (Dendarien elkartea)
Pili Espiga eta Oihana Uribe

 

GAZTETXEA
Tatiana Vargas

 

BERTSO ESKOLA eta LUDOTEKA
Anton Akizu eta Nerea Bollar

 

MUSIKA ESKOLA eta ABESBATZA
Ezozi Akizu eta Mikel Hernandez

 

Soraluzeko BHI (INSTITUTUA)
Xabier Oregi eta Andoni Ariznabarreta

 

PLAENTXI HERRI IKASTETXEA
Maddi Plata eta Arantza Mata

 

KEIXETA eta ATXOLIN Guraso Elkarteak
Veronica Galarraga eta Tomas Rodriguez

 

KUKUMIXO aisialdi taldea eta GAZTETXOKOA
Sugar Ostolaza, Miren Alonso eta Markel Barrutia

 

EAJ-PNV
Iker Aldazabal

 

EH BILDU
Unai Larreategi

 

ITXAROPENA (Jubilatuen Elkartea)
Txaro Lete
Rosa Oruesagasti
Patxi Ihabar

 

SARE
Lurdes Txurruka eta Unax Sudupe

 

GURE ESKU DAGO
Xabier Alberdi eta Isa Aranberri

 

MENDI TALDEA
Peio Arantzeta eta Oihan Larrañaga

 

PELOTA TALDEA
Hodei Tajuelo eta Jonay Gonzalez

 

GALTZAGORRIXAK Jai batzordea
Ibai Kortabarria eta Nerea Nievas

 

FUTBOL TALDEA
Gorka Zubiaurre

 

DANTZA TALDEA eta EUSKAL JAI BATZORDEA
Ezozi Arrillaga eta Amaia Argarate

 

UDALEKO EUSKARA BATZORDEA
Lorea de Castro