ZAINKETA LANAK Astean zehar goizetan 9ak arte eta arratsaldez, haurrak, adineko pertsonak zaintzeko edo etxeko garbiketak egiteko eskaintzen naiz. Neska arduratsua naiz eta hiru arlo horietan esperientzia dut. Horrez gain, erizain laguntzaile titulatua naiz eta Haur Hezkuntzako graduko azken mailako ikaslea. Edozer gauzarekin ez izan zalantzarik nirekin harremanetan jartzeko. 664 29 58 71
Ikaskuntza zailtasunen aurrean eskuhartzea Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz Entzumena eta Mintzamenean espezializatua. Gainera, logopedia eta hizkuntza nahasteetan aditua nai ere. Saio indibidualizatuak eskaintzen ditut Ikaskuntza zailtasun espezifikoak lantzeko behar bereziak dituzten haurrekin metodologia aktiboaren bitartez. Horrez gain, haurrek euskarekin harreman baikorra sortzeko euskarazko saioak ere eskaintzen ditut eta azterketa ofizialak lantzen ditut (HABEKO aztertzailea baitnaiz). Edozein zalantza deitu eta galdetu lasai. Ane 684 14 95 54
Basarri billa Aupa! Alkilatzeko basarri billa nabil Plazentzia, Osintxu... Inguruetan. Hutsik ta zahartuta dauan basarri baten zaintza ta ondo jartzeko tratua eitxeko prest be eongo nintzan. Nere intenziñua basarrixa txukun jarri ta bertatik bizitzeko apostua itxia da, ortu haundi bat jarritxa lehenengo ta gerora posible bada animalixak baitxa. Oin momentuan basarri batian nabil bizitzen San Pedro ballaran, ta badakat basarrixa manejatzeko habilidadia. Gaztiok basarri mundura juateko dakaun zailtasuna kontuan hartuta, eskertuko naban laguntza apurtxo bat. Asier. 688642761 688 64 27 61
Bila! Nire familiaren hilobitik lapurtutako landare ederra. Kalifikazioak aurreztuko ditut, baina hori egin duenak jakin behar du Profanazioak (loreak edo plaka edo loreontziak lapurtzeak) oso zorte txarra eta zorigaitza dakarkiola egiten duenari, eta gainera delitua da. Lapurrak, arpilatu dituzten hildakoenganako sentimendurik eta errespeturik agertu gabe, loreak lapurtu dituzte. Gure aita/aitona/aitaginarrebaren heriotzaren urteurrenean familiak utzitako loreak. Gure hildakoenganako maitasunez hilerrian jarriak. Ez dugu ulertzen nola pertsona batzuk gai diren loreak lapurtzeko beste hilobi batzuetan edo haien etxean jartzeko... Tristea da. Gure maiteei hilerrian loreak uztea maitasun-ekintza bat da. Hala ere, pertsona batzuek, dirudienez, ez dute balio moralik. Nire buruari galdetzen diot lapur horiek egunen batean hilerri batean lurperatzeko modukoak izango ote diren... eta norbaitek loreak jarriko ote dizkien. 687 24 60 63
Ez daukazu sailkatuak gehitzeko baimenik. Begiratu zure profilko baimenetan hori hobetzeko zer egin dezakezun.