Erregeen kabalgata

2018 abe 21 None

Urtero moduan, Errege Magoen Kabalgata antolatu du Betiprest Aisitaldeak. Irteera arratsaldeko 7etan Atxuri parketik.
San Silvestre festa

2018 abe 21 None

Soraluze Mugituz herri ekimenak "San Silvestre Festa" antolatu du, goizeko 11etatik aurrera. 4 km-ko lasterketa ez lehiakorra. Izen-ematea kiroldegian, 1 euroan.
Haurrentzako zinea: "Luis eta estralurtarrak".

2018 abe 21 None

Haurrentzako Zinema Zikloari hasiera emateko, "Luis eta estralurtarrak" filma proiektatuko da arratsaldeko 5etan, Herri Antzokian.
Gabonetako Futbol Txapelketa

2018 abe 21 None

Soraluze Futbo Taldeak Gabonetako Futbol Txapelketaren edizio berri bat antolatu du, benjamin eta alebin mailako jokalarientzat.
Abesbatzaren zarzuela kontzertua

2018 abe 21 None

Ezoziko Ama Abesbatzak zarzuela kontzertua eskainiko du, arratsaldeko 8etan, Herri Antzokian.
Plaentxia Kantuan

2018 abe 17 None

Plaentxia Kantuan ekimeneko kideak kalez-kale kantuan arituko dira, lehengo abestiak eta kantatzeko ohitura berreskuratzeko helburuarekin.