Soraluzeko Udalak bat egin du Emakundek udan gazteen artean indarkeria sexista prebenitzeko bultzatutako kanpainarekin, Beldur Barik erakunde arteko programaren esparruan eta foru-aldundiekin eta EUDELekin lankidetzan.
Kanpaina "eraso sexistarik gabeko uda" da, eta udan errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarduerak bultzatzea du helburu.
Patricia Borinaga Udaleko Berdintasun Saileko arduradunak azaldu duenez, "Kanpaina honen helburua da gazteen artean jarrera aktiboa sustatzea, emakumeak errespetatzen ez dituen edozein adierazpen fisikoren edo ahozko adierazpenen aurka. Askotan, matxismoaren atzean dauden jarrerak oso barneratuta daude gizartean, eta egoera batzuetan zaila da horiek identifikatzea eta aurre egitea. Errespetuan eta berdintasunean oinarritutako kanpaina honen helburua sexismoa identifikatzea eta horri aurre egiteko eta gainditzeko tresnak eskaintzea da"
Kanpainak hainbat material ditu gazteekin indarkeria matxista eta sexistaren prebentzioa lantzeko. Material horiek Udalaren webgunean eta esteka honetan kontsultatu ahal izango dira: https://www.beldurbarik.eus/eu/eraso-matxista-eta-sexistarik-gabeko-uda/
Material aipagarrienak "Eraso sexistak gabeko egunak eta gauak" gida eta Spotifyn Beldur Barik Jarrera duten abestien zerrenda dira. Esteka honen bidez eskura daitezkeen abestien zerrenda: bit.ly/BeldurBarik21