Udalbatzak osoko bilkura egingo du eguaztenean, besteak beste, 2025erako aurrekontua bozkatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2025eko otsailaren 18a

Udal korporazioa osatzen duten zinegotziek bederatzi puntu izango dituzte aztergai bihar, eguaztena, arratsaldeko 19:00etan udalbatzarrak egingo duen bi hilean behingo ohiko batzarrean. Besteak beste, 2025erako aurrekontua bozkatuko dute. 

Udal ordezkariek batzarra egingo dute bihar, eguaztena, otsailaren 19an, arratsaldeko 19:00etan, ondorengo gai-zerrendarekin:

1.- 2024ko abenduaren 18ko saioaren akta, hala badagokio onartzea. 
2.- Alkatetzaren dekretuen berri ematea. 
3.- 2025. urterako aurrekontua. 
4.- 2025 urterako aurrekontuaren exekuzio araua. 
5.- 2025. urterako plantilla organikoa. 
6.- 2025eko udal langileen lanpostuen zerrenda. 
7.- IZFE, SA enpresaren eta Soraluzeko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmenaren luzapen-gehigarria. (2025HITZ2).
8.- Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A., S.M.E.ren eta Soraluzeko Udalaren arteko hitzarmena, zerga-zorrak eta zuzenbide publikoko beste zor batzuk ordaintzeko erabilitako posta-igorpenak udaleko kontuetan sartzen laguntzeko. (2025HITZ1). 
9.- Eskari eta galderak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.