Bigarren eskuko azoka abenduaren 28an

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko abe. 17a, 12:38

Soraluzeko Udalak bigarren eskuko azoka antolatu du abenduaren 28rako; udaletxeko harreran eman daiteke izena.

Soraluzeko Udaleko Ingurumen Batzordeak bigarren eskuko azoka antolatu du aurtengo gabon-sasoian, abenduaren 28an, hain zuzen ere. Erabiltzen ez ditugun gauzei bigarren bizi bat eman eta modu kontzienteagoan kontsumitzea du helburu azokak.

Eguna: abenduaren 28a, zapatua

Ordua: 10:00 - 14:00

Lekua: Plaza Zaharra

Izen-ematea

Bigarren eskuko azokan postua ipini nahi duten herritarrek udaletxeko harrera bulegoan eman beharko dute izena, astelehenetik barixakura, 9:00 - 14:00 artean.

Antolakuntzako kideek soraluzetar guztiak animatu nahi dituzte bigarren eskuko azokan parte hartzera, izan erosle moduan, zein saltzaile gisa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.