Arane Udal Kiroldegiaren 2025erako abonamendu kanpaina jarri du martxan Kirol Zerbitzuak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko azaroaren 25a

Arane Udal Kiroldegiko 2025 urterako abonamendu kanpaina berria jarri du martxan Kirol Zerbitzuak; abenduaren 15etik 31ra bitarte aldatu edo eten ahal izango dira abonamenduak.

Arane Udal Kiroldegiak datorren urterako abonamendu kanpaina jarri du abian inoizko abonatu kopuru handienarekin: 1.096 abonatu, hain zuzen ere. 

Abonamenduetan aldaketak

Kiroldegiko abonatuek laster etxean jasoko duten gutunean azaltzen den moduan, hainbat aldaketa eta hobekuntza egin ditu Kirol Zerbitzuak abonatu kopurua handitzeko:

  • Urteko abonorako aukerak sinplifikatuko dira eta aurrerantzean, hobariak bakoitzaren diru-sarrera errealen arabera banatuko dira. Ondorioz, abonu prezio berriak bidezkoagoak izatea du helburu aldaketak.  ditugu.
  • Tarifa finkoko ikastaroetan zein umeen igeriketa ikastaroetan familia bereko bigarren kidetik aurrera %50eko deskontua ezarriko da.
  • Padeleko kantxa eta frontoia alokatzeko prezioetan jaitsiera abonatuentzat.

Abonamendua eten nahi dutenek abenduaren 15etik 31ra bitarte izango dute Kiroldegian jakinarazteko; gainerako aldaketak egin edo hobariak eskatzeko epea ere, abenduaren 31ra artekoa izango da. 

Abonu familiarrean 23 urtera arteko seme-alabak sartu ahal izango dira ikasten baldin badaude edo lanean ez badaude (bestela 21 urtera arte); beraz, adin hori baino gehiago dutenek abonu indibiduala egin beharko dute edo baja emango zaie. 

Informazio gehiago behar izanez gero, dokumentu hau kontsulta daiteke: abonatuei gutuna

Informazio-orria eta 2025eko egutegia

Abonamendu kanpainarekin batera jakinarazi du Arane Udal Kiroldegiak datorren urterako egutegia eta ikastaroen eskaintza berria ere. Jarraian kontsultatu daitezte eta baita soraluze.eus webguneko Zerbitzuak > Kirola atalean ere:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.