Azken urteetan egin izan den moduan, Soraluzeko Udalak 100 euroko erosketa-bonoak banatuko ditu hurrengo egunetan egoera ekonomiko zaurgarrian dauden herriko familien artean, 100 euro familia-unitate bakoitzeko.
Laguntza-bono hauek familien oinarrizko beharrei erantzutea dute helburu moduan eta Soraluzeko denda eta saltokietan erabili ahal izango dira.
Onuradunak
Bonoek bi onuradun mota izango dituzte: gaur egun udalaren dirulagutzaren bat jasotzen dutenak eta, dirulaguntzarik jaso ez arren, errenta-maila baxua dutenak.
1. Dirulaguntzen onuradun direnek zuzenean jasoko dituzte bonoak. Eskaera egin behar dute, baina datu ekonomikoak aurkeztu beharrik gabe:
- Gizarte-larrialdietarako laguntzaren onuradunak (GLL/AES)
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren onuradunak (DBE/RGI)
- Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren onuradunak (BGD/IMV)
- Gurutze Gorriko Elikagaien laguntzen onuradunak
2. Honako pertsona hauek, aldiz, datu ekonomikoak aurkeztu beharko dituzte udalean, eta laguntza jasoko dute baldintza ekonomikoak betetzen badituzte:
- Pentsiodunak
- Diru sarrera txikiak dituzten langileak
- Langabetuak
Bete beharreko baldintzak
Dirulaguntza jasotzeko Soraluzen bizi eta bertan erroldatuta egon beharko da eskabidea aurkezten den egunean. Horretaz gain, eskatzaileen diru-sarrerak ondoren zehazten diren mugen azpitik egon beharko dira:
Familia unitatearen kideak | Errenta muga |
1 | 15.400 |
2 | 20.160 |
3 | 22.634 |
4 | 25.521 |
5 | 28.855 |
6 | 32.689 |
7 | 37.096 |
8 | 42.166 |
9+ | +7.150 |
Errenta-muga zehazteko familia-unitateko kide guztien diru-sarrerak hartuko dira kontuan. Horretarako, Udalak berak egiaztatuko du familia-unitatearen osaera erroldaren bidez.
Epeak eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Eskabideak egin eta dokumentazioa entregatzeko epea: urriaren 14tik 31ra, Udaleko Gizarte Zerbitzuetako bulegoan, 9:00etatik 13:00tara.
- Soraluzeko saltokietako tiketak entregatzeko epea: eskaera onartzen den egunetik azaroaren 15era, Udaleko Gizarte Zerbitzuetako bulegoan, 9:00etatik 13:00etara.
Eskabide guztiekin batera aurkeztu beharko da Gizarte Laguntzarako Bono Sozialen berariazko eskabide orria. Jarraian, onuradun mota bakoitzak, kasuz kasu, aurkeztu beharreko dokumentazioa:
LARRIALDIKO LAGUNTZAREN (GLL/AES) EDO DIRU SARRERAK BERMATZEKO ERRENTAREN (DBE/RGI) ONURADUNA: ☐ Eskaera orria beteta eta sinatuta |
BIZITZEKO GUTXIENEKO DIRU-SARRERAREN (BGD/IMV) ONURADUNAK: ☐ Eskaera orria beteta eta sinatuta ☐ BGD/IMV zertifikatua |
LANGILEAK: ☐ Eskaera orria beteta eta sinatuta ☐ NAN edo agiri baliokidea, jatorrizkoa edo konpultsatutakoa ☐ 2023ko errenta aitorpena |
LANGABETUAK: ☐ Eskaera orria beteta eta sinatuta ☐ NAN edo agiri baliokidea, jatorrizkoa edo konpultsatutakoa ☐ LANBIDE-INEMek luzatutako 2023an jasotako diru sarrerei buruzko ziurtagiria |
PENTSIODUNAK: ☐ Eskaera orria beteta eta sinatuta ☐ NAN edo agiri baliokidea, jatorrizkoa edo konpultsatutakoa ☐ 2023ko Pentsio Ziurtagiria |
BESTEAK: ☐ Eskaera orria beteta eta sinatuta ☐ NAN edo agiri baliokidea, jatorrizkoa edo konpultsatutakoa ☐ CARITASek edo dagokion erakundeak luzatutako 2023an jasotako diru sarrerei buruzko ziurtagiria |
Ohar garrantzitsuak
- Laguntza-eskatzaileak ez diren beste pertsona batzuek jaso ahal izango dute eskabidea eta entregatu ahal izango dute dokumentazioa.
- Tiketak Soraluzeko saltokietakoak izan behar dira, eta gutun-azal zuri batean entregatuko dira, eskatzailearen izen- abizenekin. Aurkeztu beharko dira saltoki desberdinetako 2 tiket gutxienez, eta horietako bakoitza ezingo da 50 eurotik gorakoa izan.
- Bonua kobratzeko garaian, gizarte-laguntzen edo Gurutze Gorriko elikagaien programako onuradun EZ badira: eskatzaileek Udaleko Gizarte Zerbitzuen oniritzia izan beharko dute, eta eskatzaileekin harremanetan jarriko dira eskaera onartu den ala ez jakinarazteko. Bestalde, Gizarte-laguntzak BAI jasotzen dituztenek automatikoki lortuko dute oniritzia.
- Tiket guztiak aztertu ondoren, eskatzaileak emandako banku-kontuan emandako bonuari dagokion zenbatekoa ordainduko da (Tokiko Gobernu Batzarrak onartu ondoren).
- Eskaerak onartuko dira aurrenkontu erabilgarria agortu arte (15.000€).
Edozein zalantza argitzeko, 943 750056 eta 943 750054 telefonoetara deitu beharko da; mezu elektroniko bat bidali gizarte@soraluze.eus eta gizartezer@soraluze.eus helbideetara; edota modu presentzialean Gizarte Zerbitzuetako harreran.
Oinarriak jarraian kontsulta daitezke: oinarriak