Langabeziak beheranzko joera eta kontratazioak udalean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko uzt. 12a, 19:29

Soraluzeko langabezia-tasak beheranzko joera hartu du azken hilabeteotan; udalaren lan-deialdietara 50 pertsonatik gorak eman du izena.

Iaztik hona ia bi puntu egin ditu behera langabeziak Soraluzen; 2023ko ekainean 235 langabe (%12,59) izatetik aurtengo, 2024ko, ekaineran 190 langabe (%10,87) izatera igaro da. Hortaz, 45 pertsona gutxiago daude langabezia egoeran herrian, eta hilabetez hilabete bermatzen ari da beheranzko joera.

Udalaren lan-deialdia

Interesa piztu dute joan den hilean udalak egindako lan-deialdiek: bi peoi eta hiru teknikari gazte kontratatzeko deialdiak, hain zuzen ere. Izan ere, 50 pertsonatik gorak eman du izena lau lan-deialdi horietan.

Datorren astelehenean bertan, uztailaren 15ean, hasiko dira lanean kontratatu berri diren bi peoiak; gazteen kontratazioa bultzatzeko deaildietako ingurumen eta trantsizio ekologikoko proiektuen teknikaria, tokiko garapeneko teknikaria eta hezkuntza, haurtzaro eta gaztaroko proiektuetarako teknikaria, ostera, irailean hasiko dira lanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.