Soraluzeko Udalak kontratazio multzo bikoitza egingo du datozen asteetan Lanbidek diruz lagundutako bi proiekturen baitan: Hiri-balioa handitzea peoien kontrataziorako eta EGF Plus 2021-2027 teknikari gazteak kontratatzeko.
Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Lanbideren Elgoibarko bulegoan eman dezakete izena uztailaren 3ra arte.
Peoien kontratazioa
Udalak bi peoi kontratatuko ditu lanaldi osoan lau hilabete eta erdiz Lanbidek emandako dirulaguntzarekin Hiri-balioa handitzea proiektuaren baitan. Aurreikusten da uztaileko bigarren hamabostaldian hasiko liratekeela lanean langile berriak.
Lan-deialdian izena emateko baldintza hauek bete beharko dira:
- Debabarrenan erroldatuta egotea deialdia irten aurretik; Soraluzen erroldatuek lehentasuna izango dute.
- Euskararen oinarrizko ezagutza.
- Baldintza fisiko onak.
- Lanbiden langabe bezala izena emanda egotea.
Informazio gehiago eta Lanbideko webgunetik izena emateko aukera lotura honetan: peoien kontratazioa.
Teknikari gazteen kontratazioa
Udalak hiru teknikari gazte ere kontratatuko ditu urtebetez, lanaldi osoan: ingurumen eta trantsizio ekologikoko proiektuen teknikaria, tokiko garapeneko teknikaria eta hezkuntza, haurtzaro eta gaztaroko proiektuetarako teknikaria. Lan-deialdi hauek Lanbideren EGF Plus 2021-2027 programaren esparruan kokatzen dira, toki-erakundeek gazteen kontratazioa sustatzeko programaren baitan, hain zuzen ere.
Langile berriak irailaren 6a baino lehen hastea aurreikusten da.
Lan-deialdietan izena emateko baldintza orokor hauek bete beharko dira:
- Langabea izatea.
- Gazte Bermean izena emanda egotea.
- 29 urte izatea, gehienez ere.
- Euskarazko C1 maila.
- Lanpostu bakoitzari dagokion berariazko formakuntza (kontsultatu deialdi bakoitza).
Deialdi bakoitzari buruz informazio gehiago behar izanez gero edo izena emateko, kontsultatu ondorengo loturak: