Gizarte Zerbitzuen Departamentuak pentsioak osagarritzearen tramitazioaz lagundu eta informatzeko hitzorduak eskainiko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko eka. 25a, 13:24

Soraluzeko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Departamentuak pentsioak osagarritzearen tramitazioaz lagundu eta informatzeko hitzorduak eskainiko ditu datozen lau ostegunetan: ekainaren 27an, eta uztailaren 4an, 11n eta 18an.

Soraluzeko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Departamentuak identifikatu duenez, zenbait herritar ez dira haien oinarrizko eskubide batzuez baliatzen ari laguntza ezagutzen ez dutelako edo hura eskuratzeko tramitazioa izapidetzeko zailtasunak dituztelako.

Pentsio-osagarriak

Pentsio-osagarria pentsioa osatzeko laguntza bat da, batik bat, emakumeentzako, alargunentzako eta 65 urtetik gorako pertsonentzako babesa eskainiko lukeena; laguntza hau da, hain zuzen ere, herritar ugarik baliatzen ez duten oinarrizko eskubidea tramitazioan sortutako zailtasunak medio.

Eskaera Lanbide erakundearen bitartez izapidetzen da eta ondorengo dokumentazioa gehitu behar zaio eskaera-orriari:

  • Banku-kontu guztien egungo saldoak
  • Pentsioaren eta ondarearen egungo zenbatekoa
  • Lanbidek eskatutako dokumentazio gehigarria

Informazio gehiago eta eskaera egin daitekeen kasuak xeheago ikusteko, ondorengo dokumentura jo daiteke: Gizarte Zerbitzuak

Hitzordua Gizarte Zerbitzuetan

Soraluzeko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Departamentuan pentsioak osagarritzeko eskaerarekin lotutako kontsulta partikularretarako zein eskaeraren tramitazioan laguntzeko hitzordua har daiteke dagoeneko, datozen lau ostegunetarako: ekainaren 27an, eta uztailaren 4an, 11n eta 18an.

Hitzordua eskatzeko Gizarte Zerbitzuetara bertara joan edo 943 75 00 18 telefonora deitu behar da.