Astelehenetik aurrera eman ahal izango da izena datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko eka. 14a, 12:46

Astelehenetik aurrera egin ahal izango da 2024-2025 ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetako izen-ematea; Arane Udal Kiroldegian egin beharko da ekainaren 17tik uztailaren 5era bitarte.

Datorren ikasturtean Udal Kiroldegiko igeriketa ikastaroetan jarraitu edo hasi nahi duten hamabi urtera arteko neska-mutikoek ekainaren 17tik uztailaren 5era bitarte egin beharko dute izen-ematea.

2021az gero jaiotako haurrei zuzendutako ikastaroa da eta astean bi saio izango dituzte. Izen-ematea kiroldegian bertan egin behar da izen-emate orria betez eta ikasle bakoitzak ondoen datozkion egunak aukeratu ahal izango ditu, daukan igeriketa-maila kontuan hartuta: zapaburua, dordoka, olagarroa eta marrazoa, oinarrizkoenetik aurreratuenera, hurrenez hurren.

Ikastaroen ordutegia ondorengo loturan kontsulta daiteke: ikastaroen ordutegiak.

Ordainketa hiruhilabeteka egiten da; hauexek dira tarifak:

  • Abonatuak: 86€
  • Abonatu gabeak: 112€

Zalantzarik izanez gero, Udal Kiroldegiko harrerara jo behar da.