Udaleko Kirol Sailak igeriketa ikastaro intentsiboak antolatu ditu aurten ere, urtero garai honetan egiten duen moduan, igerian ikasi nahi duten edo beren maila hobetu nahi duten 12 urtez azpiko haurrei zuzenduta. Aurten, 2021 urtean jaiotako umeak izango dira igeriketa ikastaroa jasoko duten txikienak.
Ekainaren 24tik uztailaren 5era bitarteko goizetan egingo dira ikastaroak eta trinkoak izango dira; hau da, umeek hamar egunez jarraian izango dute 30 minutuko igeriketa ikastaroa.
Izen-ematea eta txanden argitalpena
Izen-ematea maiatzaren 20az gero dago zabalik eta ekainaren 7ra arte egongo da apuntatzeko aukera.
Izen-emate kopuruaren arabera antolatuko dira ordutegiak eta kiroldegiko harreran argitaratuko dira ekainaren 12an. Ondoren, umeen adinaren eta igeriketa-mailaren arabera egingo dira taldekatzeak.
Abonatuentzako prezioa 30 eurokoa da, eta abonatuta ez daudenentzako 37 eurokoa.