Zapatuan, goizeko 11:00tatik aurrera, igerilekua itxita egongo da erabiltzaileentzat

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko mai. 8a, 11:42

Datorren zapatuan, maiatzak 11, Arane kiroldegiko igerilekua itxita egongo da erabiltzaileentzat, goizeko 11:00tatik aurrera.

Udaleko Kirol Departamentuak jakinarazten du Arane Udal Kiroldegiko igerilekua itxita egongo dela erabiltzaileentzat datorren zapatuan, maiatzak 11, goizeko 11:00tatik aurrera.

Izan ere, eskola kiroleko ekintzen artean, igerilekuko jolasak egingo dituzte haur eta gaztetxoek eta igerilekua haientzat gordeta geratuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.