Ibilkera nordiko tailerreko izen-ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko api. 16a, 12:48

Barixakura arte, apirilaren 19a, dago zabalik kirol orientazio zerbitzuak antolatutako ibilkera nordiko tailerrean izena emateko epea.

Ibilkera nordikoa zangoak ez ezik gorputzaren goiko aldea ere erabiltzen duen ibilkera mota da. Horretarako, modalitate honetarako bereziki diseinatutako bi makila erabiltzen dira.

Goazen Soraluze kirol orientazio zerbitzuak, Athlon taldearekin elkarlanean, ibilera nordiko tailerran antolatu du apirilaren 23rako. Tailerra edonorentzako irekia da.

Izen-ematea kiroldegian egin daiteke apirilaren 19ra arte, barixakua. Tailerrean 12 plaza eskaintzen dira, eta guztiak beteko balira, itxaron-zerrendan geratu direnekin beste saio bat egingo litzateke.

Eguna: apirilaren 23a, martitzena.

Ordua: 10:00

Lekua: Plaza Zaharra