Udal ordezkariek batzarra egingo dute eguazten honetan, apirilak 10, arratsaldeko 19:00etan, ondorengo gai-zerrendarekin:
- 2024ko otsailaren 7ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
- Alkatetzaren Dekretuen berri ematea.
- 2023 ekitaldiko udal langileen 3. soldata igoera.
- Behin betiko onespena ematea 2019ko abenduaren 19ko Udal Osoko Bilkurak onartu eta 2020ko urtarrilaren 21eko Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (12. zk.) argitaratutako, Ezozibideko 16tik 34ra bitarteko atarietan ibaira ematen duen fatxadan igogailuak jartzea ahalbidetzeko xehetasun-azterlanaren aldaketari.
- Ezozibidea 20ko atzekaldeko zoru publikoa desafektatzeko hasierako onarpena.
- Ezozibidea 24ko atzekaldeko zoru publikoa desafektatzeko hasierako onarpena.
- Ezozibidea 26ko atzekaldeko zoru publikoa desafektatzeko hasierako onarpena.
- Ezozibidea 30eko atzekaldeko zoru publikoa desafektatzeko hasierako onarpena.
- Ezozibidea 32ko atzekaldeko zoru publikoa desafektatzeko hasierako onarpena.
- Soraluzeko Udala Tantai baso jabe kooperatibako bazkide kolaboratzaile egitea.
- Soraluzeko Udala eta Uraren Euskal Agentziaren arteko lankidetza hitzarmena, Soraluzeko Gabolatseko zubia ordezkatzeko proiektuan jasotako obrak exekutatzeko.
- Soraluzeko udala eta Katamarran ume-txokoko talde eragilearen arteko lankidetza-hitzarmena, Soraluzeko Etxaburueta kaleko 3. zenbakian dagoen higiezinaren erabilera aldi baterako eta doakoa baimentzen duena.
- Eskari eta galderak.