Urtero legez, areto-futbol txapelketaren edizio berria antolatu du Udaleko Kirol Batzordeak.
Txapelketa maiatzetik uztailera bitarteko barixaku eta zapatuetan jokatuko da, Arane Udal Kiroldegian.
Izen-ematea
Izena emateko epea atzo, martxoaren 5, hasi eta apirilaren 10ean amaituko da. Horretarako ondorengo dokumentu hau bete eta 100 euroko ordainketa egin behar da kiroldegiko harreran. Ordainketa egitea derrigorrezkoa izango da txapelketan izena eman ahal izateko. Txapleketan parte hartzeko, gutxienez, 16 urte izan beharko dira.
Izena eman duten taldeekin bilera bat egingo da txapelketaren arautegia finkatzeko.
Txapelketari buruzko informazio gehiago jasotzeko 943 752 466 telefono zenbakira deitu edo kirola@soraluze.eus helbidera idatz daiteke.
Argazkia: www.plaentxia.eus