Udalbatzak osoko bilkura egingo du asteazken honetan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko ots. 6a, 14:42

Udal korporazioa osatzen duten zinegotziek zazpi puntu izango dituzte aztergai bihar, asteazkena, arratsaldeko zazpietan udalbatzarrak egingo duen bi hilean behingo ohiko batzarrean.

Udal ordezkariek batzarra egingo dute asteazken honetan, otsailak 7, arratsaldeko 7etan, ondorengo gai-zerrendarekin:

  1. 2023ko abenduaren 20ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.
  2. Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
  3. 2024. urterako aurrekontua.
  4. 2024. urterako aurrekontuaren exekuzio-araua.
  5. Alkatearen ordainsaria.
  6. Lehen alkateordearen ordainsaria.
  7. Eskari eta galderak.