Herritarrek gasaren eta argindarraren kontsumoagatik ordaintzen dituzten fakturen zenbatekoa gutxitzen laguntzeko asmoz, zerbitzu berria jarriko du Soraluzeko Udalak abian datorren astetik aurrera. Zerbitzua Udalak Kalebarreneko 8. zenbakian duen bulegoan eskainiko da, ostegunetan, goizeko 9etatik 12:30era. Bertan, gaur egun herritarrek eska ditzaketen tarifa murriztuei eta dirulaguntzei buruzko informazio zehatza emango da, baita tarifa edo dirulaguntza hauek nola tramitatu behar diren azaldu ere.
GASA
Kontsumitzailearen bulegoak negu honetarako AET (azken baliabideko tarifa) kontratatzea gomendatzen du, fakturan aurrezteko.
Tarifa hau kontratatzeko ez dago baldintza berezirik, gas-hornidura kontratatuta duten pertsona guztientzat dago zabalik.
ARGINDARRA
Bono Sozial Elektrikoa eskuratu daiteke bizikidetza unitatearen diru-sarrerek ondorengo kopuruak gainditzen ez badituzte:
FAMILIA UNITATEA | GEHINEZKO DIRU-SARRERAK |
EGOERA BEREZIAK (*) |
Eskatzaile bakarra | 16.800 €/urtean | 25.200 €/urtean |
2 pertsona nagusi | 19.320 €/urtean | 27.720 €/urtean |
2 pertsona nagusi eta adintxikiko 1 | 23.520 €/urtean | 31.920 €/urtean |
2 pertsona nagusi eta adin txikiko 2 | 27.720 €/urtean | 36.120 €/urtean |
Familia ugariak | Guztiak | Guztiak |
* Ez-gaitasun edo dependentzia egoeran daudenak, genero biolentziaren biktimak eta guraso bakarreko familiak)
Udalak bulegora gerturatu eta informazioa eskatzera gonbidatzen ditu herritarrak.