Udal kiroldegiak fitness aholkularitza zerbitzu berria jarri zuen martxan iazko martxoan.
Orain artean hamabostean behingo zerbitzua izan dena asteroko zerbitzua izango da aurrerantzean.
BPXport enpresako monitore batek fitness kirol-diziplinari buruzko aholkuak ematen dizkie gimnasioko erabiltzaileei, baita izan ditzaketen zalantzak argitu ere.
Zerbitzua astean behin eskainiko da, asteazkenetan, arratsldeko 6:30ak eta 7:30ak bitartean.
Zerbitzua doakoa da.
Ondorengoa da hemendik eta ekainera arteko zerbitzuaren egutegia: