Zortzi peoi kontratatzeko lan-deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2024ko urt. 15a, 18:31

Sei hilabeterako 8 peoi kontratatzeko deialdia egin dute Soraluze, Deba, Itziar eta Mutrikuko udalek; interesdunek Lanbideren Elgoibarko bulegoan eman behar dute izena.

Zortzi peoi kontratatzeko lan-deialdia egin dute Soraluze, Deba, Itziar eta Mutrikuko udalek.

Hauek dira kontratatuek egin beharko dituzten lanak: Herri horietako berdeguneak egokitzea eta edertzea, elementu txikiak eta ondasunak konpontzea, lorezaintzako eta igeltserotzako oinarrizko lanak egitea, espazio publikoak eta bideak mantentzea eta garbitzea.

Kontratua 6 hilabetekoa izango da, lanaldiaren %75ean.

Beharrezkoa izango da langabezia egoeran egotea, gizarte-soldataren edo diru-sarrerak bermatzeko errentaren jasotzailea izatea.

Interesdunek Lanbidek Elgoibarren duen bulegoan eman behar dute izena, urtarrilaren 24a arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.