"Cross Training" ate irekiak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko ira. 22a, 16:34

Cross Training saio bi antolatu ditu Arane Udal Kiroldegiak datorren asterako; kirol modalitate hau ezagutzera ematea da helburua, berau ikastaro-eskaintzara gehitzeko asmoz.

Kiroldegiko ikastaro-eskaintza handitzeko helburuarekin, Cross Traininga ezagutzeko aukera eskainiko du Udal Kiroldegiak datorren astelehen eta asteazkenean, irailaren 25 eta 27an.

Herritarren aldetik interesa egonez gero, Cross Training-a kiroldegiko ohiko ikastaroen zerrendan gehituko litzateke, ikasturte osoan eskainiz.

Cross Training

Deskribapena

Oinarrizko ezaugarri fisiko guztiak lantzeko hainbat ekinta tartekatzen dituen entrenamendu konbinatua: altxatzeak, trebetasun gimnastikoak, etab.

Helburuak

  • Muskuluen erresistentzia eta indarra hobetzea, muskuluen tonua handitzea.
  • Hezurren dentsitatea handitzea, metabolismoa azkartzea eta gantza murriztea.
  • Artikulazioen egonkortasuna hobetzea, lesioak izateko arriskua murriztea eta gorputz-jarrera hobetzea.

Gomendioak

  • Kiroleko arropa eta oinetakoak ekarri.
  • Eskuohiala, eta ur botila edo edari isotonikoa ekarri.

Informazio gehiagorako jo Arane Udal Kiroldegira edo deitu 943752466 telefono zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.