Haurrentzako igeriketako ikastaro intentsiboa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko mai. 22a, 18:39
Urteroko ohiturari jarraituta, haurrentzako igeriketa ikastaro intentsiboa antolatu du aurten ere Udaleko Kirol Sailak, izen-ematea gaur hasi eta ekainaren 2a arte egin daiteke.
 

Udaleko Kirol Sailak igeriketa ikastaro intentsiboa antolatu du aurten ere, urtero garai honetan egiten duen moduan, igerian ikasi nahi duten edo beren maila hobetu nahi duten 12 urtez azpiko haurrei zuzenduta.

Ikastaroa ekainaren 26tik uztailaren 7ra eskainiko da, kiroldegiko igerilekuan.

Izen-ematea kiroldegian bertan egin behar da, ekainaren 2a arte.

Ordutegiak ekainaren 12an argitaratuko dira.

Prezioa:

- Kiroldegiko bazkideek 30 euro.

- Kiroldegiko bazkide ez direnek 38 euro.

2018tik aurrera jaiotakoak

2018tik aurrera jaiotakoek ondorengo aukerak izango dituzte:

  • A)    EKAINAK 26TIK EKAINAK 30ERA (ABONATUAK 17 €-EZ ABONATUAK 21 €).
  • B)    UZTAILAK 17TIK 21ERA (ABONATUAK 17 €-EZ ABONATUAK 21 €).
  • C)    EKAINAK 26TIK EKAINAK 30ERA ETA UZTAILAK 17TIK UZTAILAK 21ERA (ABONATUAK 30 € - EZ ABONATUAK 38 €).
  •