Crossfit-a praktikatzeko material berria

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko api. 25a, 09:40

Udaleko Kirol Departamentuak material berriz hornitu du azken egunotan Arane kiroldegiko gimnasioa, bertako erabiltzaileek egindako eskaerei jaramon eginez; 3.679,17 euroko inbertsioa egin da.
 

Soraluzeko Udaleko Kirol Departamentuak material berria erosi du gimnasiorako, erabiltzaileek egindako iradokizun eta eskaerak aintzat hartuta.

Crossfit kirol-disziplinarako material gehigarria da, batez ere, erosi dena:

  • 18 mankuerna  5kg eta 40 kg bitartekoak eta hauek txukun uzteko apalategi berria.
  • 5, 10 eta 40 Kg-ko diskoak.

Horretaz gainera, ariketa hipopresiboak burutzeko 12 esterilla berri ere erosi dira.

Bestalde, kontutan izanda dutxetako mandoek ur beroa eta hotza ez dutela ondo erregulatze, mando berriak ipiniko dira laster.

Kirol Departamentuak 3.679,17 euroko inbertsioa burutu du gimnasioa elementu berriz hornitzen.