Aldundiak , Udalak aurkeztutako proiektua ontzat eman du eta 47.327,45 eurotako
dirulaguntza eman dio.
Deialdira aurkeztutako proiektuaren xedea; udalak Muskiritzuko mendi lerroan erosi berri dituen bi lur sailetan basoberritze lanak burutzea izango litzateke. Bertakoak diren 1.320 zuhaitz berri landatuz aurtengo neguan.
Hauek dira landaketak egingo diren bi lursailak:
ATXOLINPE; 17.194 m2ko lursaila.
LEGARRETAKO ETXETXO BURUA. 21.749 m2ko lursaila.
Lursail hauetan orain arte pinuak zeuden landatuta. Hauek moztu ondoren, bertako sastrakak pilatu, lur saila itxi egingo da akaziazko hesola eta kuadrodun alanbre bitartez eta ondoren lur sail bakoitzean bertakoak diren 660 zuhaitz landatuko dira bakoitzari tutore eta babesgarria ipiniz.
239.783 m2
Azken urteetan Karakate-Hirukurutzeta mendilerroan udalak hamabi lursail erosi ditu, honenbestez, 239.783 metro karraturen jabe egin da, 86.330,94 eurotako inbertsioa eginda.
Bertako zuhaitzak
Orain arte egin den bezala, lursail hauetan ere bertako zuhaitz motak landatukk dira.
Landaketa hauen helburua baso mistoa sustatzea eta bultzatzea da eta ondorengoak dira landatuko diren zuhaitz- espezieak: haritzak, pagoak, astigarrak, lizarrak, urkiak, oilakaranak, otsolizarrak, basagereziondoak, sagarminak, elorri zuri eta beltzak…
Landaketa hauei esker, Udalak, guztira, 6.700 zuhaitz landatuko ditu Muskiritzuko mendi lerroan.