Soraluzeko areto-futboleko txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko api. 20a, 12:29

Zabalik dago Soraluzeko Udaleko Kirol Batzordeak antolatutako areto-futboleko txapelketan izena emateko epea; txapelketa maiatza eta uztaila bitartean jokatuko da, udal kiroldegian.

Urtero moduan, areto-futboleko txapelketaren edizio berria antolatu du Udaleko Kirol Batzordeak.

Txapelketa maiatzetik uztailera bitartean jokatuko da, Arane Udal Kiroldegian.

Izena emateko epea atzo, eguena, hasi eta maiatzaren 1ean amaituko da.

Izena eman duten taldeekin bilera bat egingo da maiatzaren hasieran, txapelketaren egutegia finkatzeko.

Txapelketari buruzko informazio gehiago jasotzeko 943 752 466 Tlfno. zenbakira deitu edo kirola@soraluze.eus helbidera idatz daiteke.

Interesdunek kiroldegiko harrera-gunean eman beharko dute izena, 60 euroko inskripzio-kuota ordainduta.

Argazkia: plaentxia.eus

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.