Udal aldizkariaren azken alea gaur iritsiko da etxeetara

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko mar. 30a, 13:43

Udal adizkariaren ale berria kaleratu du Soraluzeko Udalak, amaitzear dagoen 2019-2023 legegintzaldiaren balorazioa eginez; aldizkaria gaur iritsiko da herriko etxeetara.
 

Soraluzeko Udalak egun hauetan banatuko du herriko etxeetan "Soraluze" aldizkariaren azken alea.

Bertan, amaitzear dagoen 2019-2023 legegintzaldiaren errepasoa egiten da, Udalak azken lau urte hauetan, arloz-arlo, gauzatu eta martxan jarri dituen proiektuen berri emanez.

Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdien balorazioa ere irakur daiteke.

Aldizkaria HEMEN ikus daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.