Zuhaitz Eguna 2023

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko mar. 15a, 12:19

Udaleko Ingumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak, Baso Biziak Elkarteak, Lurgaia Fundazioak eta Soraluzeko Mendi Taldeak Zuhaitz Eguna antolatu dute elkarlanean martxoaren 26rako.

Azken urteetan egin den bezala, ZUHAITZ EGUNA antolatu dute Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta Landa Garapeneko Departamentuak, herriko Soraluzeko Baso Biziak Elkarteak, LURGAIA fundazioak eta Soraluzeko Mendi Taldeak elkarlanean.

Aurtengo Zuhaitz Eguna martxoaren 26an, egingo da, igandean.

IZEN EMATEA

Bidali e-mail bat, osteguna 23a baino lehen zure izen abizena, adina eta herria  zehaztuz  helbide honetara (Gaia : Landaketa Soraluze):

soraluzekobasobiziak@gmail.com

ORDUA ETA LEKUA

Goizeko 9:00etan, San Andresen.

https://goo.gl/maps/ibWgVNAf49112AWd9

URA ETA JATEKOA

Ura eta goiz erdian jateko zerbait eraman behar da.

ARROPA ETA OINETAKOAK

Mendiko edo uretarako botak, arropa erosoa eta euritako arropa(Eguraldiaren arabera)

ESKULARRUAK ETA TRESNAK

Antolakuntzak ipiniko ditu.

IRAUPENA

Bazkaltzerako etxera.

Landaketak bukatu ostean, salda eta txorizoa banatuko da San Andresen.

Animatu eta parte hartu!