Soraluzeko Udaleko Kirol Departamentuak, BPXsport enpresarekin elkarlanean, galdetegi bat prestatu du kiroldegiko instalazioen eta bertan eskaintzen diren zerbitzuen inguruko iritzia jasotzeko.
Prestatutako galdesortarekin ikastaro zein instalazioen kudeaketa egokirako garrantzitsuak izango diren iritziak jaso nahi dira, kiroldegiak eskaintzen dituen zerbitzuak hobetze aldera (2022. urtea 880 abonaturekin amaitu zuen kiroldegiak).
Galdetegiak anonimoak izango dira eta berauei zintzotasunez erantzutea eskatu dute departamentuko arduradunek, emaitzen fidagarritasuna bermatu ahal izateko.
Galdetegia eskuragarri dago bai kiroldegiko harrera zerbitzuan, bai eta HEMEN sakatu eta deskargatuta.
Galderak erantzun ondoren, galdetegia kiroldegiko harrera-zerbitzuan entrega daiteke.
Animatu eta bete galdetegia, zure iritzia garrantzitsua da !