Udalbatzaren ez ohiko Osoko Bilkura, gaur (azaroak 30)

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko aza. 29a, 14:20

Udal korporazioa osatzen duten 11 zinegotziek hamaika puntu izango dituzte aztergai gaur (azaroak 30), asteazkena, 19.00etan udalbatzarrak egingo duen ez ohiko Osoko Bilkuran.

Ondoak dira gaiak:

1. 2022ko urriaren 5ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
2. Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
3. Udal langileen soldata igoera.
4. 2022 urteko 8 kreditu aldaketaren onarpena.
5. Sapako obraren lizitazio espedienteari hasiera ematea.
6. Eskumenen lagatzea Sapako kontratuaren esleipenerako.
7. Lankidetza-hitzarmena, Gipuzkoako foru aldundiko ingurumeneko eta obra
hidraulikoetako departamentuaren eta Soraluzeko udalaren artekoa, Ipiñarrieta
inguruan, Muskiritzuko mendilerroaren hegoaldeko hegalean, azpiegitura
berdearen funtzionaltasun ekologikoa hobetzeko.
8. Gizarte-indarkeriaren biktimentzako arreta hobetzeko Soraluzeko Udalaren
protokoloa .
9. Haur eta nerabeen kontseilua eratzeko erabaki proposamena.
10. Ezozibidea 34. zenbakiko igogailuaren proiektua gauzatzeko lur zoru
publikoaren desafektazioa, behin betiko onarpena.
11. Eskari eta Galderak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.