Kiroldegia larunbat arratsaldeetan ere zabalduko da azaroaren 5etik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko urr. 31a, 09:31

Zapatu honetatik aurrera, Arane kiroldegia 16.00etatik 19.00etara irekiko da.

Soraluzeko Udaleko kirol departamentuak jakinarazi nahi du azarotik-martxora bitartean (bi hilabeteak barne) Arane kiroldegia larunbat arratsaldeetan ere zabalik izango dela ondorengo ordutegiarekin:

-16:00etatik - 19:00etara.

Beraz, azaroak 5tik aurrera, goiz eta arratsaldez kiroldegia zabalik egongo da. Azaroak 12an Salbu. Goizez bakarrik zabalik egongo da, arratsaldez itxita, Gaztañerre azoka antolatzen delako herrian.
Martxoaren 25a, larunbata, azken eguna izango da arratsaldez ere zabalik egongo dena Kiroldegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.