Soraluzeko Udalak ekonomia-krisiari aurre egiteko bonu sozialak banatuko ditu herritarren artean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko urr. 28a, 12:17

Dirulaguntzak 50 eta 100 eurokoak izango dira, herriko merkataritzan erabiltzeko.

Soraluzeko Udalak 50 eta 100 euroko bonuak banatuko ditu herritarren artean, egungo krisi ekonomikoaren ondorioak arintzen laguntzeko. Patricia Borinaga Udaleko Osasun, Gizarte Ongizate eta Immigrazio arloko presidenteak azaldu duenez, “Ukrainako Gerrak eragindako krisi ekonomiko eta energetiko globalaren testuinguruan, gure udalerriko pertsona eta familia asko oso egoera zailari aurre egiten ari dira, eta, horren ondorioz, egunetik egunera zailagoa izango zaie oinarrizko beharrei aurre egitea. Horregatik, Udaleko Osasun, Gizarte Ongizate eta Immigrazio sailak uste du ahalegin berezia egin behar dela kolektibo ahulenak eta babesgabeenak babesteko”.

Eta, helburu horrekin, Soraluzeko saltokietan gastatzeko laguntza-bonuak jarri dira martxan. Bonuen zenbatekoa 50 eurokoa izango da gizarte-laguntzak (DSBE,BGG…) jasotzen dituzten pertsona eta familientzat, eta 100 eurokoa, berriz, pentsiodunentzat, langileentzat, langabezian daudenentzat edo dirulaguntzarik ez dutenentzat. Dirulaguntza horiek emateko, familia-unitatea osatzen duten pertsona guztien diru-sarrerak hartuko dira kontuan, eta Udalak berak egiaztatuko du familia-unitate horren osaera erroldaren bidez. Bonuen aurrekontua agortu arte onartuko dira eskaerak: 10.000 euro.

 

 BALDINTZAK

             1- Eskaera egitean urtebeteko errolda izatea

             2- Ondoko mugak baino diru-sarrera txikiagoak:

 

Familia-unitateko kideak

Lan-etekin gordinak-Bestelako diru-sarreren zenbateko gordina/urteko

1

13.670

2

17.985

3

22.624

4

25.521

5

28.855

6

32.689

7

37.096

8

42.166

+1

+7.150

 

ESKAERAREKIN AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • - Eskaera orria betea eta sinatua
  • - NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia
  • - Aurrezki-libretako lehen orriaren fotokopia
  • Gizarte-laguntzak jasotzen dituztenak: gizarte-zerbitzuetako zerrendekin egiaztatuko dira diru-sarrerak.
  • Langabezian dauden pertsonak: 2021ean jasotako diru-sarreren INEMen ziurtagiria
  • Langileak: 2021eko errenta-aitorpena aurkeztea
  • Pentsiodunak: 2021eko pentsioaren ziurtagiria aurkezte
  • - Caritasetik jasoz gero: 2021ean jasotako diru-sarreren ziurtagiria

 

INPRIMAKIAK JASOTZEA ETA DOKUMENTAZIOA ENTREGATZEA


Inprimakien bilketa


Azaroaren 2tik 11ra, Udaletxeko Herritarren Arretarako Bulegoan, 9:00etatik 12:00etara.


Dokumentazioa entregatzea


Azaroaren 14tik 16raUdaletxeko Herritarren Arretarako Bulegoan, 9:00etatik 12:00etara edo, posta elektronikoz, gizarte@soraluze.eus edo gizartezer@soraluze.eus helbideetan. Laguntza-eskatzaileez bestelako pertsonek jaso ahal izango dituzte eskabidea eta ondoren dokumentazioa.

 

Eskabideak berrikustea


Azaroaren 17tik 21era. Bonua kobratzeko, eskatzaileek Udaleko Gizarte Zerbitzuen oniritzia izan beharko dute. Eskaera onartu ondoren, egindako gastuari dagozkion Soraluzeko saltokien tiketak aurkeztu beharko dituzte. Tiket guztiak berrikusi ondoren, eskatzaileak emandako banku-kontuan ordainduko da.


Tiketak ematea


Txartelak gutunazal zuri batean emango dira, pertsonaren izen-abizenekin, azaroaren 22tik 28ra, 9:00etatik 12:00etara, Herritarren Arretarako Bulegoan.