Udalbatza osoko bilkura, bihar (urriak 5)

Erabiltzailearen aurpegia
Soraluzeko udal korporazioa osatzen duten 11 zinegotziek hamahiru puntu izango dituzte aztergai bihar, asteazkena, urriaren 5a, udalbatzarrak egingo duen ohiko batzarrean.

 

Ondoko gaiak aztertuko dituzte udal ordezkariek: 

 

1. 2022ko uztailaren 7ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.

2. Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

3. Tasa berri baten sorkuntza hautaprobak egiteagatik.

4. 2023ko Ordenantza fiskalen aldaketa proposamena.
5. Taxia. 2023ko tarifen proposamena.
6. 2022. urteko 6. Kreditu aldaketaren onarpena.
7. Maileguaren kontratazioa proposamena.
8. Ezozibide 34. zenbakiko igogailuaren proiektua gauzatzeko lur zoru
publikoaren desafekzioa.
9. Udalsarea 2030. Hitzarmen berria.
10. Eskola kirolaren kudeaketa eta arretarako egiturak garatzeko udalaren eta
ikastetxeen arteko hitzarmena.
11. Bizikidetzaren aurka jasotako erasoen aurrean abian jarri beharreko
protokoloa.
12. EUSKARALDIA. Erakunde adierazpena.
13. Eskari eta Galderak.