Urtero ikasturte hasieran egin ohi den moduan, Udaleko Landa Garapenaren eta Ingurumenaren batzordearen ekimenez, 251 Eskola Agenda banatu dira herriko lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleen artean.
Eskola Agenda Debabarrenako gainontzeko ikastetxeetan ere banatzen da, Debegesaren bitartez, eta eskualdeko Udalen artean finantzatzen da.
Urtero inguramenarekin lotutako gai jakin bat lantzen da agendaren bitartez; aurten, Energia eskuragarria eta ez kutsatzailea da aukeratutako gaia.