Arane kiroldegiko ikastaroak probatzeko aukera izango da iraileko azken bi asteetan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko ira. 13a, 11:53

Irailak 19an kiroldegiko helduen ikastaroak hasiko dira eta ekaineko partehartzaileak ikastaroetan izena emanda jarraitzen dute.

Arane kiroldegiko ikastaro guztietan plaza libreak daude eta Soraluzeko Udalak jendea gonbidatu nahi du iraileko azken 2 asteetan ikastaro ezberdinak probatzera, gustukoa duenean urrian hasteko. Ikastaroen ordutegiak HEMEN ikusi daitezke.

Spinningeko ate irekiak

Spinning ikastaroko ate irekiak ere egingo dira; hauetan edozeinek parte hartu dezake. Astearte eta ostegunetan izango dira, 19:00etatik 19:50era (irailak 20, 22, 27 eta 29). Taldea sortzen bada, urrian hasiko dira spinningeko saioak.

Fitness aholkularitza zerbitzua

Bestalde, kiroldegia martxoan hasi zen fitness aholkularitza zerbitzua eskaintzen eta berriz martxan jarriko du irailaren 23an. 15 egunero izango dira saio hauek, 18:00etatik 19:00etara, gimnasioan. Kiroldegiko arduradunek jakinarazi dutenez, saio hauen helburua gimnasioa erabiltzeko laguntza eskaintzea da: nola erabili makinak, zertarako den bakoitza, aholku indibidualizatuak... Kiroldegiko bazkideentzako zerbitzua da eta doakoa da.

Umeen igeriketa ikastaroak, berriz, urrian hasiko dira.